Donostia waterpolo elkarteak lanean duen seriotasun eta inguruko jendearekin duen konpromisoari esker izen ona irabazi du bai gure lurraldean, baita nazio mailan ere.

Gure elkartea, sena konpetitiboa mantenduz, bere harrobitik elikatuko litzatekeen taldea dela esan dezakegu. Horren ondorioa da Igeriketako Federazioak antolatutako txapelketetan dugun partaidetza; maila guztietan baititugu taldeak. Gainera, gaur egun, Hezkidetzako proiektu bat aurrera atera nahian gabiltza, emakume gehiago etorri dadin kirol honetara. Horrek ez du esan nahi ez dagoenik bat ere neskarik waterpoloan, baina gure helburua kadete mailatik gora neskez osatutako taldeak lortzea izango litzateke. Talde guztien entrenamenduak Paco Yoldi (Anoeta) Polikiroldegiko piszina olinpikoan egiten dira. Interesik baduzu edota informazio gehiago nahi baduzu, horra hor azpian harremanetarako dituzun telefono eta posta elektronikoa.

Kirol Zuzendaritza

Posta elektronikoa: direccion.deportiva@waterpolodonostia.com

Telefonoa: 672 304 240